CLARA AZURMENDI MORENO

2025-04-22

Kaixo,

Ni Clara Azurmendi naiz, donostiarra eta Marianista ikastolako ikasle ohia. Bertan hasi nintzen badmintonean jokatzen. Hamalau urterekin Madrileko CAR Joaquin Blume-ra joan nintzen nire kirol ibilbidearekin jarraitzeko, eta gaur egun badmintoneko jokalari profesionala naiz.

Aitor Mendiluze, bertsolaritza klaseak ematera etortzen zen bakoitzean, gogo handiz hartzen nituen. Ahalegin handia egiten zuen klasean giro atsegina egon zedin, eta guztiz desberdina zen irakasteko zuen modua.
Askatasun osoz adierazteko aukera ematen zigun, ez zituen arau jakin batzuk jartzen, baizik eta irudimena lantzeko tresnak ematen zizkigun.

Urteak pasa ahala, ohartu naiz bertsolaritza ez dela entretenimentu soila; komunikatzeko, sentimentuak adierazteko, iritziak eta bestelakoak eman ahal izateko modu desberdina dela. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiot Aitorri eskoletan zehar bertsolaritza erakusteko eta zabaltzeko egiten ari den lanarengatik.

.