Euskararen Eguna Orixen

Orixeko 5. mailako ikasleen koplak abestuz ospatu zuten Euskararen Eguna eskolan. Hona hemen kopla horiek:

Gure eskolan zaintzen

al dugu euskara?

Bakarrik gaztelera 

uztea falta da. 


Ikastetxean nola 

hitz egin nahi dugu? 

Gure buruan beti 

euskara daukagu. 


Euskarak besteekiko 

zer du ezberdina? 

Gure euskara maiteak 

badauka adina.

Euskaraz egiteak

zer ematen dizu? 

Lasaitasun handia 

ematen dit aizu. 


Zer egin dezakegu 

euskararen alde? 

Eta gure taldea 

ideiarik gabe. 


Euskaraz egiteko 

guztiok gara gai 

noski baina ez dugu 

hala hitz egin nahi.