Bertso Eskola

Donostiako Bertso Eskolaren atala da hau, dauden talde eta ekimenen berri jaso eta partaide izateko aukera eskaintzen duena.

Bi talde daude martxan Donostiako Bertso Eskolan.  LHko ikasleen talde bat biltzen da astelehen arratsaldetan Antiguako Lugaritz kultur etxean, eta DBHko talde bat Añorgako Jolas Etxean asteartetan.Halere, eta nahiko jenderik elkartu ezkero, posible litzateke beste talde bat martxan jartzea beste ordutegi eta kokapen batean. Animatzen al zara Bertso Eskolako partaide izatera?