Adin-adin egitasmoko bost saio Donostian
Bost egoitzatan ospatuko dira saioak Donostian, egun eta bertsolari ezberdinekin.
Egitasmo honek zenbait urte daramatza martxan, eta oso emaitza onak eman ditu adineko pertsonen inguruko proposamen moduan. Hauek izango dira aurten egingo diren saioak:
* 2024-10-29 Iza zentroa 17:00etan. Bertsolariak: Uxue Fernandez, Jexux Mari Irazu
* 2024-11-07 Zorroaga egoitza 17:30etan. Bertsolariak: Maider Arregi, Andoni Egaña
*2024-11-07 Elizaran egoitza 16:00etan. Bertsolariak:Unai Agirre, Nerea Elustondo
*2024-11-12 Lamourous egoitza 11:00etan. Bertsolariak: Unai Agirre, Oihana Arana
*2024-11-15 Txara I zentroa 11:15etan. Bertsolariak: Oihana Arana, Sebastian Lizaso

